Eibarko Udala

Aste Santu opor garaiko tailerrak

2021/03/11
Aste Santu garaiko tailerrak

Eibarko Udalak, 4-11 urte bitarteko haurrentzat, Aste Santuko opor garairako tailerrak antolatu ditu. Haurren adinaren arabera aktibitate ezberdinak antolatu dira: jolasak, dantza, antzerkia… Txanda ezberdinak egongo dira.

HH (2015an eta 2016an jaiotakoak). “JAZINTO OLABEKO LUDOTEKA” 4 txanda:

  • 1 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 16:30-17:50.

  • 2 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 18:00-19:20.

  • 3. txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 16:30-17:50.

  • 4. txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 18:00-19:20.

LH 1 eta 2. “KANPO-JOLASAK”. Kalean burutuko diren haur jolasak. Eguraldi eskasarekin mahai jolasak Portalean. 4 txanda:

  • 1 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 16:30-17:50
  • 2 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 18:00-19:20.
  • 3. txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 4. txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 18:00-19:20.

LH 3 eta 4. “BREAK DANCE”. Kezka Dantza taldearen entsegu lokalean burutuko da (Bista Eder 12). 4 txanda

  • 1 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 16:30-17:50
  • 2 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 18:00-19:20.
  • 3 txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 16:30-17:50.
  • 4 txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 18:00-19:20.

LH 5 eta 6. “ANTZERKIA”. Portalean burutuko da. 4 txanda:

  • 1 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 16:30-18:00.

  • 2 txanda: martxoak 29, 30 eta 31. Ordutegia: 18:15-19:45.

  • 3 txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 16:30-18:00.

  • 4 txanda: apirilak 6, 7, 8 eta 9. Ordutegia: 18:15-19:45.

Tailerren prezioak:

  • Martxoak 29, 30 eta 31:

  1. Eibarren erroldatutakoak 10 €.

  2. Eibarren erroldatuta ez daudenak 20€.

  • Apirilak 6, 7, 8 eta 9:

  1. Eibarren erroldatutakoak 12 €.

  2. Eibarren erroldatuta ez daudenak 24€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoaren 12tik 22ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/astesantukotailerrak2021-01

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2021eko martxoaren 24an

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 24an 10:00etan. Zozketa era honetan egingo da:

  1. Zozketa egin aurretik txanda bakoitzean ize-na eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
  2. Zaku batean eskatzaile adina zenbaki sartuko dira, eta taldeko gehieneko plaza adina bola aterako dira

Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo dira martxoaren 24an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra burutuko den lehen egunean aurkeztuz:

  • Aste Santuko tailerretan izena emateko eskaera behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aita, amak edo tutoreak sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Behinbetiko zerrendetan dauden ikasleak matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.
Oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.