Afariketan programa abiatzera doa

2015/09/18

2015/2016 ikasturtean zehar afariketan programan parte-hartzea nahi dutenek, irailaren 21etik 25era bitartean izena eman beharko dute.

Jazinto Olabeko lokalean, Arrateko Andra Mari ikastetxean, San Andres eskolan, Ignazio Zuloaga Institutuan, Indianokua gaztelekuan, Urkizu ikastetxean eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean burutzen den egitasmoa da. Bi talde nagusi ditugu, alde batetik 2010. urtean jaiotako haurrak (haur hezkuntzako 3. mailakoak) eta bestetik lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak. Haur hezkuntzako haurrak astean bi egunez izango dute zerbitzua ordu beteko iraupenarekin eta lehen hezkuntzako haurrak astean bi eguneko zerbitzua ordu eta erdiko iraupenarekin. Ordutegiak izena emateko orritxoan kontsultatu ditzakezu.

Izena ematea epea:

Irailaren 21etik 25era 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (Indianokua gaztelekuan, Muzategi 3)

Irailaren 21 eta 22an 16:00etatik 18:00etara (Arrateko Andra Mari ikastetxean, Jacinto Olaben eta Tiburtzio Anituako lokalean)

Internez bidez, www.astixa.eus web orrian (irailaren 21etik 25era).

Prezioa:

Haur hezkuntzako haurrak urte osorako: 50€

Lehen hezkuntzako haurrak urte osorako: 75€

Izena emateko orria Pegoran, Portalean edo Astixan jaso ahal duzu. Ordainketaren ziurtagiria izena ematerakoan aurkeztu behar da, parte hartuko duen umearen izenean.

Gurasoen bilerak:

Programaren berri emateko ondorengo egun eta tokietan guraso bilerak antolatu ditugu zuen zerbitzuari buruzko informazio guztia emoteko eta baita zuen zalantzak argitzeko.

Urriak 6 17:00etan Amañan, Tiburtzio Aniatua 27ko lokalean.

Urriak 6 16:30ean, Arrateko Andra Mari ikastetxean.

Urriak 7 17:00etan, Jazinto Olabeko lokalean.

Urriak 7 18:00etan, Portaleako Areto nagusian (San Andres, Urkizu eta Jardiñetako zerbitzuentzat).

Matrikula kopuruak ditugun plazak baino ugariagoak izan ezkero, zozketa egingo da.