Eibarko Udala

Prozesurako egitura

Talde eragilea

Prozesuaren gidaritza talde eragile baten bitartez egingo da. Talde hau ondorengo kideek osatuko dute: proiektuaren talde sustatzaileko kideak, Eibarko udaleko arduradun politiko bat Emuneko bideratzailearekin batera. Talde eragileko lehen bileran aztertuko da zein beste eragilek egon beharko lukeen ordezkatuta talde honetan.

Talde honen egitekoa izango da prozesuaren ezaugarri nagusiak lantzea. Interbentzioaren irisgarritasuna eta antzekoak zehaztuko dira talde honetan eta bertan hartuko dira prozesuarekin zerikusia duten erabaki garrantzitsuenak. Saio irekiak gune honetan diseinatu eta prestatuko dira, eta horrenbestez, saio irekietan landuko diren edukien erreferentzia markoak, saio irekien edukiak eta eztabaidagaiak erabakiko dira eta balorazio jarraitua egingo da gune honetan, beharrezkoak diren ekintza zuzentzaileak bertan ere erabakiz.

Lan egiteko modua

Talde hau bost aldiz bilduko da:

Talde Eragilea-0

  • Proiektuaren ezaugarriak eta irismena zehaztu
  • Agenteen azterketa. Nork gehiago egon behar du talde eragilean?
  • Prozesuaren planifikazioa

Talde Eragilea-1

  • Talde eragilearen osaketa kide berriekin
  • Proiektuaren ezaugarriak eta irisgarritasuna azaldu/adostu
  • Prozesuaren planifikazioa doitu
  • 1. saio irekia prestatu

Talde Eragilea-2

  • 1. saioa baloratu eta bigarrena prestatu
  • Prozesuaren monitorizazioa

Talde Eragilea-3

  • 2. saioa baloratu eta 3. saioa prestatu
  • Prozesuaren monitorizazioa

Talde Eragilea-4

  • Prozesuaren balorazioa eta itxiera
  • Jarraikortasunerako baldintzak zehaztu
  • Emaitzen eboluzioa zehaztu

 

Saio irekiak

Hiru saio ireki egingo dira. Baina gehiagorako beharra egonez gero, laugarren bat ere egingo da. Hauek izango dira saio bakoitzean landuko diren arloak:

1. saio irekia

2020ko otsailak 5

  • Prozesuaren kokapena, azalpena
  • Diagnostikoa eta eraikinaren erabilerarako aukerak eta beharrak (materialak, pertsonalak) aztertu
  • Balioen lanketa
2. saio irekia

2020ko martxoak 4

  • Aukeren bideragarritasuna aztertu eta erabaki
  • Antolaketari eta kudeaketari buruzko hausnarketa
  • Kudeaketaren lehen zirriborroa
3. saio irekia

Aurrerago zehaztuko da

  • Kudeaketa eta antolaketa proposamena zehaztu
  • Eraikinaren erabilerarako oinarriak zehaztu
  • Prozesuaren itxiera

 

Kronograma

Ondorengo taulan proposatzen den kronogramak prozesuaren fase nagusiak jasotzen ditu. Dena den, aurreikuspen bat da eta prozesuaren hasieran, aurrelanetan, zehaztuko da behin betikoa.

EKINTZA PLANA

EKINTZA

2020

urt.

ots.

mart.

apir.

mai.

AURRELANAK

Talde Eragileko kideekin bilera prozesua diseinatzeko (TE-0)

 X

 

 

 

 

Kontaktazio eta komunikazioa (saioetara herritar eta eragileak erakarri)

 X

 X

 X

 X

 

Talde Eragileko kideekin bilera 1. saioa prestatzeko (TE-1)

 X

 

 

 

 

PARTAIDETZA PROZESUA

1. saio irekia

 

 X

 

 

 

Talde Eragileko kideekin bilera 2. saioa prestatzeko (TE-2)

 

 X

 

 

 

2. saio irekia

 

 

 X

 

 

Talde Eragileko kideekin bilera 3. saioa prestatzeko (TE-3)

 

 

 X

 

 

3. saio irekia

 

 

 

 X

 X

ITXIERA

Saioetako emaitzekin txostena idatzi

 

 

 

 

 X

Talde Eragileko kideekin bilera prozesuaren emaitzak eta ondorioak baloratzeko (TE-4)

 

 

 

 

  X