Partehartzearen JARRAIPENA

Ondorengo txostenak Errebaleko orubean egindako Ideia Lehiaketaren emaitzak biltzen ditu, baita arkitektura taldeek aurkeztutako ideien hobekuntzarako egindako parte hartze tailerraren emaitzak ere, azken hau hasieratik Errebaleko parte hartze prozesuan parte hartu duten giza eragileekin batera. Ideia lehiaketa nahiz emaitzen itzultze tailerra, Errebaleko Parte Hartze Prozesuaren jarraipen bezala ulertzen dira.