Eibarko Udala
Eibar auzo-bilerak

Udalak berregituratu egingo du herritarrek kexak, proposamenak eta iradokizunak helarazteko duten modua, 2020ko auzo-bileren testuinguruaren barruan

2020/11/09
Eibarko Udala
Pandemiaren ondorioz eta kutsatze-fokuak saiheste aldera, aurten ez da bilera presentzialik egingo. Hala ere, herritarrek beren auzoari buruzko kexak, iradokizunak edo eskabideak egin ahalko dituzte azaroaren 9tik 27ra bitartean, biak barne.

Pandemiaren eraginez, eta kutsatze-fokurik egon ez dadin, Eibarko Udalak aurten ez ditu ohiko auzo-bilerak aurrez aurre antolatuko, baina zenbait kanal jarriko ditu eskura herritarrek beren auzoari buruzko ekarpenak (iradokizunak, kexak edo kezkak) egin ditzaten.

Udalak bando bat jarriko du pegora guztietan, non ekarpenak egiteko bideak jasotzen diren. Pegorara (943708400) deitu daiteke; Pegoran idazki bat erregistratu edo alkatetza@eibar.eus helbidera bidali; auzozainari helarazi; edo udal webguneraren “Abisuak, kexak eta iradokizunak" atalaren bidez idatzi edo mugikorraren aplikazio bidez bidali.

Kexa, proposamen edo iradokizunarekin batera, ekarpena egiten duenak honako datu hauek adierazi beharko ditu: izen-abizenak, posta-helbidea edota idazkian aipatzen den auzoa; pertsonari erantzun ahal izateko modu bat; eta ekarpena 2020ko auzo-bileren testuinguruaren barruan kokatzen dela.

Kexak, proposamenak edo iradokizunak bidaltzeko epea azaroaren 9tik 27ra bitartekoa izango da.