Udalak 300 bat eskabide eta proposamen jaso ditu azaroan egin diren zazpi auzo-bileretan

2022ko azaroan egindako auzo bilera baten irudia.

2022ko azaroan egindako auzo bilera baten irudia.

2022/12/13

Aurten ere gehien jaso diren kexen eta eskabideen gaiak hauexek izan dira: kaleetako garbitasuna, zaratak, trafiko-arazoak eta aparkatzeko zailtasunak edo azpiegituren mantentze-lanak. Auzokideen proposamenak ezagututa, Udalak horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuko du, une bakoitzean beharrezkotzat jotzen diren neurriak hartzeko.

Eibarko Udalak azaroan urtero antolatzen duen bilera-errondari dagokionez, 300 lagun inguru bildu dira herriko auzoetan egindako zazpi batzarretan.

Haietatik ehun lagun inguruk hartu zuten parte eta hirurehun bat proposamen, kexa edo iradokizun aurkeztu zizkieten udal-ordezkariei, beren auzoetako hainbat alderdi hobetzeko.  

Azken urteetan bezala, bileretan sortu diren eta herritarrak gehien kezkatzen dituzten gaietako batzuk honako hauek dira: garbiketa hobetzea, kaleetako zaratak, hainbat instalazio eta zerbitzuren mantentze-lana, eta trafikoari, aparkalekuei edo irisgarritasunari dagozkion arazoak.

Zehazki, ekialdeko bileran, Beheko Tokiaren egoitzan egin zena, bizilagunek 70 proposamen eta eskaera inguru aurkeztu zituzten. Haietako askok, garbitasunari buruzko alderdiez gain, Estaziño eta Azitain arteko trenbidearen gaineko oinezkoentzako pasealekua izan zuten hizpide, bai eta Hijos de Gabilondoren eraikinaren erosketa ere.

Legarreko auzotarren bileran, 26 proposamen egin ziren; gehienak landa-inguruei eta Miraflores auzoari buruzkoak, eta baita Arrate inguruarekiko konexioei buruzkoak.  

Erdi-ekialdeko bileran, 40 bat eskaera egin ziren, gai nagusiak garbiketa, zaratak eta obra txikiak izanik.

Amañako 60 eskabide egin zituzten eta hauek izan ziren gaiak: garbiketa gehiagoren premia, eta eskailera mekanikoen mantentze-lanaren eta funtzionamenduaren hobekuntza.

Ipuruako bileran, auzo horretako herritarrek 34 eskaera egin zituzten eta kontrol handiagoa eskatu zuten antolaketan, Eibarko KTren futbol-partidak direnean, batez ere trafikoari eta aparkalekuei dagokienez.  Horrez gain, eskatu zen Argatxa eta Santa Inesen arteko gunearen garbitasuna hobetzeko.

Bestalde, erdiguneko bizilagunen eskaera nagusiak, egin zituzten 35 interbentziotan, ostalaritza-establezimenduetako zaratekin lotuta egon ziren, baita tabernetako terrazek eragindako arazoekin ere.

Azkenik, Urkin 40 eskaera eta proposamen inguru egin ziren, kaleen garbitasunari eta aparkatzeko arazoei buruzkoak; bere garaian kendu zen Udalbusaren auzoko geltokia berreskuratzea ere eskatu zen.

Hemendik aurrera, zazpi bileratan planteatutako proposamen, kexa edo iradokizun guztiak  Udaleko gobernu-taldeak eta udal-teknikariek aztertuko dituzte, eta, haiek ikusita, kontsideratzen bada proposamenak teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direla, hurrengo hilabeteetako plangintzan sartuko dira eta gauzatzen hasiko.

Jon Iraolak zera esan du: “Eskerrak eman nahi dizkiegu auzoko bilera hauetan parte hartu duten herritarrei; izan ere, haien ekarpenei esker, dituzten beharrak zuzenean ezagutzeaz gain, abian jartzen ditugun ekimenak aztertu egin ditzakegu.”