Ipuruako merkatu zaharreko eraikinaren erabilera zehazteko prozesu parte-hartzailearen azken bilera azaroaren 19an (osteguna) egingo da

Ipuruako merkatu zaharreko eraikinaren irudia.

Ipuruako merkatu zaharreko eraikinaren irudia.

2020/11/05

Pandemiaren osasun-egoeraren ondorioz, erabaki da bilkura ez izatea presentziala; telematikoa izango da eta parte hartu nahi dutenek aurretiaz esan beharko dute. Bilera urriaren 21erako zegoen aurreikusita, baina bertan behera geratu zen antolatzaileetako bat ezin izan zelako bertaratu.

Ipuruako merkatu zaharreko eraikinaren erabilera zehaztu eta adosteko prozesu parte-hartzailearen hirugarren eta azken bilera azaroaren 19an (osteguna) izango da, 18:00etatik 20:30era, modu telematikoan.  

Bilera urriaren 21ean zen egitekoa, baina bertan behera geratu zen antolatzaileetako bat, arrazoi pertsonalak tarteko, ezin izan zelako joan.

Pandemiaren osasun-egoeraren ondorioz, erabaki da bilkura ez izatea presentziala; telematikoa izango da eta parte hartu nahi dutenek aurretiaz esan beharko dute. Horretarako, saioan parte hartu nahi dutenek email bat bidali beharko dute alkatetza@eibar.eus helbidera, azaroaren 16ko 15.00ak baino lehen. Ondoren, mezu guztiek jasoko dute saioan parte hartzeko beharrezkoa den link-a edo esteka.

Hirugarren eta azkena izango den saioan, merkatu zaharraren eraikina dinamizatzeko antolaketa, eta jardueren eta proiektuen helburuak aztertuko dira, besteak beste. Hala, zehaztu egingo dira zer toki egokitu behar diren azpiegituran, eta, horren arabera, proiektu bat egingo da higiezina berroneratzeko.  

Prozesu parte-hartzaile hau aurtengo otsailean eta martxoan egindako bi bilkurekin hasi zen. Programatuta zegoen hirugarren saioa, aldiz, geroratzen joan da COVID-19a dela-eta azken hilabeteotan gertatu diren murrizketengatik.

Nolanahi ere, COVID-19aren ondorioz etenaldi bat egon arren, prozesuaren talde eragileak lanean segitu du eta barne-bilerak izan ditu hainbat alderdi zehazten jarraitzeko.

Eibarko Udalak urte hasieran jarri zuen abian Ipuruako Merkatu zaharreko eraikinaren erabilerak zehazteko prozedura. Prozesu parte-hartzaile bat da auzokide batzuen talde-ekimenetik abiatu zena: ‘Ipuruako markatu plaza: auzoko gunea’; egitasmoaren bidez eraikina topagune bihurtu nahi dute, adin guztietako herritarren aldeko aisialdi hezitzailea lantzeko. Prozesu parte-hartzailea aurrera eramateko Emun Aholkularitza taldea kontratatu zen.