Auzo-bilerak ostegun honetan hasiko dira

2022an Coliseoan egin zen auzo bileraren artxiboko irudia.

2022an Coliseoan egin zen auzo bileraren artxiboko irudia.

2023/11/06

Udal-ordezkarien eta bizilagunen arteko sei topaketa antolatu dira, azaroaren 9tik 23ra bitartean, herriko hainbat tokitan. Alkateak: “Bilera hauek akera ematen digute auzokideei entzuteko eta, hórrela, teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak diren eskaerak gure agendan sartu ahal izateko”.

Eibarko Udala auzoetako bizilagunekin bilduko da haien iradokizunak eta erreklamazioak zuzenean entzuteko. Sei bilera egingo dira azaroaren 9tik 23ra bitartean, aurreko urteetako formatu berean; horrela, herritarrek beren proposamenak egiteko aukera izango dute.

Jon Iraola alkatearen hitzetan, “oso garrantzitsua da herritarrek egokiera izatea topaketa hauetan beren kezkak guri zuzenean helarazteko. Nahiz eta urtean zehar gurekin harremanetan jartzeko modua izan, bilera hauetan bertara joaten diren bizilagun guztien ahotsa entzun ondore, gure agendan txertatu daitezke egin beharreko lanak, betiere tekikoki eta ekonomikoki bideragarriak badira”.

Auzoko bileren programa ostegun honetan hasiko da Eibarko ekialdeko bizilagunekin. Beheko Tokiko Jubilatuen Etxean egingo da, eta, gainerako bilerak bezala, 19:00etan hasiko da.

Datorren astean hiru bilera egingo dira. Asteartean (azaroak 14), Udaleko ordezkariak erdialde-behealdeko bizilagunekin elkartuko dira Coliseo antzokian.  Hurrengo egunean Legarreko bilera egingo da Udaleko areto nagusian.  Eta, ostegunean (azaroak 16) Amañakoak auzoko parrokian bilduko dira.

Azaroaren 21ean, asteartea, Untzagako jubiletxean elkartuko dira erdialdeko bizilagunak. Asteazkenean (azaroak 22) Ipuruako Jubilatu Etxea izango da auzoko topalekua eta azken  batzarra azaroaren 23an egingo da Urkiko parrokian.

Udal-ordezkariak hauek izango dira: alkatea bera, tokian tokiko auzozaina, udaltzainburua, eta Zerbitzuetako, Obrako eta Hirigintzako  zinegotziak eta teknikariak, horiek baitira herritarrek planteatutako arazoetan gehien aipatzen diren sailak.  Halaber, Ertzaintzako hurbiltasuneko agente bat eta Debabarreneko Mankomunitateko ordezkari bat izango dira bertan, herritarren segurtasuna,  hondakinen bilketa eta bide-garbiketa aztertu ahal izateko.

Herritarren parte-hartze prozesu honetan planteatutako proposamen, kexa edo iradokizun guztiak udal-gobernu taldeak eta udal-teknikariek aztertuko dituzte.  Proposamenak udal-plangintzan sartzeko, aldez aurretik haien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu beharko da.

Hirurehun iradokizuni eman zaie erantzuna

2022an zazpi auzo-bilera egin ziren, zeinetan ehunka lagun baino gehiagok hartu zuten hitza, eta guztira 300 bat iradokizun proposatu ziren. Topaketetan jasotako eskabide eta proposamen ia guztiei eman die erantzuna Udalak.