AndretxeaSEX- Sexu Bulegoa

Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak pertsona guztien eskubide eta askatasun sexualak sustatzen ditu, identitate, desio, harreman eta sexualitateei askatasunean bizi daitezen bide emateko.

AndretxeaSEXAholkularitza afektibo-sexualerako zerbitzuak, sexologa baten eskutik, honako hau eskaintzen du Andretxean:

  • Ume, nerabe zein gazteentzako hezkuntza afektibo-sexualerako orientazioa, aholkularitza eta akonpainamendu arduratsua.
  • Bakarkako arreta edo talde txikitan.
  • Konfidentzialtasunez eta hurbiltasunez, zalantzak argitzeko gunea: sexualiatea eta harreman osasuntsuak, desiraren orientazioa, identitatea…

Sexologoak doan eskaintzen du arreta ostegunetan, hamabostero, 17:00etatik 19:00etara Andretxean.

Zerbitzura joateko, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik:

  • Deituz edo whatsapp bat idatziz honako telefono zenbaki honetara: 688 853 440

Andretxera etorri ezin izatekotan eta zalantzaren bat argitu behar izan ezkero, honako helbide elektroniko hau ere jarriko da behar duenaren eskura: andretxea@eibar.eus