Ekainak 28: LGTBI+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna

LGTBI+ : Lesbianak, Gayak, Transexual-Transgeneroak, Bisexual, Intersexualak, besteak beste.

XX. mendeko 60ko hamarkadan, ohikoak ziren polizia-sarekadak gay, lesbiana eta transegeneroen topagune eta tabernetan. 1969ko ekainaren 28an, errebolta bat egon zen New Yorkeko Greenwich auzoko Stone WallInn tabernan. Gertakari hark ekarri zuen gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen askapen-mugimendu-sortzea. 

Diotenez, protestak gertatu zirenean, “Over the rainbow” (Ortzadarraz harago) abestia entzuten zen, eta, horregatik, ortzadarraren koloreek osatzen dute aniztasun eta askatasun sexuala irudikatzen duen bandera.

1985. urtean, Stone Wallen gertatutakoak sinbolo bihurtu ziren nazioarteko hitzaldi batean, non egun hura Gay Harrotasunaren Egun izendatzea erabaki baitzen (Harrotasuna, eta ez lotsa; gizarteak “agintzen” dien eta “sentitu behar duten” lotsa).

Denborarekin, beste sexualitate anitz batzuekiko aitormena, ikusgaitasuna eta aldarrikapena ere gehituz joan dira: lesbianak, transexualak, transgeneroak, bisexualak eta intersexualak.                                              

  •  Ekainak 14

18:00_ Errealitate lesbikoen film laburren solasaldia, Portaleko Areto Nagusian. 

Antolatzaileak: Gehitu elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea 

  • Ekainak 28

13:00_ Askatasun eta Aniztasun Sexualaren Aldeko banderaren igoera eta komunikatuaren irakurketa, Untzagan. 

OHARRA: LGTBI gaiaren gainean kontsultatzeko edota mailegatzeko liburuak Andretxean eskuragarri izango dira eta San Juanetako jaietan Gehituko txapak ere banatuko dira.