Hitzaldia: Lurra eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza. Emakume baserritarrak.

Etxaldeko Emakumeak eskainitako hitzaldia.

Etxaldeko Emakumeak hainbat soslaietako emakumeen talde irekia da, emakume baserritarrak, landa-eremuko emakumeak eta elikadura-burujabetzaren proposamenarekin bat egiten duten emakumeak.

Nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten emaku meek hainbat soslai eta bizimodu dituzte, eta aniztasun hori beraiek aberasteko aukera bat da.

Emakume baserritarrek, identitate bikoitz horretatik, emakume eta baserritarrak diren aldetik, elikadura-burujabetzaren eraikuntzan ikuspegi feministatik beraien ekarpenak zeintzuk diren  jakitera emango digute Lurra eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza: Emakume Baserritarrak izango dugun hitzaldian.

Hizlariak: Etxaldeko Emakumeak

Eguna eta ordua: 2023ko urriak 18, 18:30.

Tokia: Andretxea

Hizkuntza: Euskara

2023ko Urriaren 30erakoEntreamigos-Lagun Artean elkarteak bultzaturiko Artean-xl Ikaskune feministaren espazioan, eibarko emakume baserritarren egoera zein den ezagutzeko eta Elikadura Burujabetzaren inguruan jorratzeko hausnarketa eta sormen espazio ireki bat antolatu zen.