Zinegoak Hedapena Eibarrera iritsiko da ekainean

Aniztasunarekin eta kulturarekin zerikusia duten emakume zuzendariek egindako film laburrak, Zinegoak jaialdian ikusgai egongo direnak, Andretxean eskainiko dira ekainaren 12an arratsaldeko 18:00etan.
2025eko LGTBIQ+ Kolektiboaren Eskubideen Aldeko Kanpainaren programazioaren esparruan, ekainaren 12an, 18:00etan, Zinegoak Bilboko LGTBIQA+ Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdian ikusi ahal izango diren film laburretako batzuk proiektatuko dira Andretxean.
Zinegoak Hedapenaren bidez, bertan proiektatzen diren lanak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietara eramatea lortzen da, hedapenaren, zinemaren eta kulturaren bidez sexu- eta genero-aniztasunaz sentsibilizatzen laguntzeko helburu argiarekin. Hori horrela, lehen aldia da Eibarko Udalak Zinegoak jaialdian proiektatzen diren lanen zati bat gure udalerrira hurbiltzea lortzen duena.
Hain zuzen ere, ekainaren 12an 18:00etan Andretxean, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako emakume zuzendariek egindako ikus-entzunezko laburmetraiak soilik eskainiko dira.
Sarrera irekia izango da eta ez da aurretik izena eman beharko.