Bonu-txartelen kanpaina hasiko da berriz ere aste honetan

Merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetako erosketa-bonuek 40 euroko kostua izango dute 50 euroko balioa duten erosketak egiteko. 98 establezimenduk hartuko dute parte kanpainan.
Datorren asteartean, ekainak 3, bonu-txartelen kanpaina hasiko da berriz ere, Eibar Merkataraitza Gune irekiak antolatuta, Eibarko Udalak diruz lagunduta eta Nafarroako Rural Kutxaren lankidetzarekin. Kanpainan Eibarko merkataritza- eta zerbitzu-sektoreetako deskontuak eskaintzen dira.
Bonu-txartelak on-line bakarrik erosi ahal izango dira, ekainaren 3tik aurrera (10:00etaik aurrera), www.erosieibarren.eus webgunearen bidez. Oso erraz eskuratu ahal izango dira bonuak formularioa betez eta erositakoen ordainketa eginez.
Erositako bonuak aukeratutako erosketa-puntuan jasoko dira erosketa egin eta bi egun balioduneko epean, betiere ekainaren 30aren aurretik. Bonua jasotzeko orduan erosketaren ordainagiria aurkeztu beharko da. Nahi adina bonu jaso daitezke, bakoitza bere ordainagiriarekin. Estaziño kaleko “Burbujas y más” eta Fermin kalbetoneko “Óptica LaKuesta” establezimenduetan jaso daitezke bonuak.
Gehienez ere, NAN bakoitzeko bi bonu erosi ahal izango dira 40 euroko prezioan 50 balioko erosketak egiteko. Bonuak erosteko epea ekainaren 26an amaituko da edo izakinak agortzen direnean, eta bonuen bitartez produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko gehienezko epea 2025eko ekainaren 30a da. Data horren ondoren, txartelak baliogabetuta egongo dira eta diru hori ezingo da inolaz ere berreskuratu. Txartelak hutsik daudenean, erabili diren azken establezimenduan utzi behar dira, horrela beste kanpaina batzuetarako birziklatu ahal izateko.
98 establezimenduk hartuko dute parte kanpaian. www.erosieibarren.eus webgunean bertan argitaratuko da zerrenda bat, jakiteko non erabil daitezkeen txartelak. Aukera ezin hobea da hainbat esparrutako produktu ugari erosteko edo oparitzeko, hala nola ehun-gaiak, oinetakoak, kirol-jantziak, informatika-gaiak, parafarmazia eta optiketako produktuak, jostailuak, etxerako ekipamendua, bitxiak, osasun eta edertasun-arloko gaiak, etab.