Eibarko Udala
Euskara ikastaroa Eibarko Udal Euskaltegia

Euskara Ikastaro Trinkoa Udal Euskaltegian

2025/06/02
Uda ikastaro trinkoa

Eibarko Udal Euskaltegiak B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoa antolatu du.

 

Eibarko Udal Euskaltegiak HABEren azterketa prestatzeko ikastaro trinkoa emango du udan; B2 eta C1 mailetakoa. Ekainaren 26tik uztailaren 23ra bitartean izango da.

Klaseak aurrez aurre emango dira, baina online aritzeko aukera ere izango da.

Ikastaroa gainditzeak deialdi itxira aurkezteko aukera emango du.

16-18 urtekoek C1eko ikastaroa 16 € ordainduko dute. Eibarren erroldatuta egonez gero, deskontuak daude. Izena emateko epea: ekainaren 20ra arte. Informazio gehiago 943700912 eta 688698566 telefonoetara deituta edo euskaltegia@eibar.eus helbidera idatzita.