Eibarko Udala

Udaleku irekiak 2026

2026/03/24
Udaleku irekiak 2026

Apirilaren 17tik 27ra bitartean zabalik egongo da "Oporrak afariketan", "Udan jolasean", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

"Udan jolasean", "Oporrak afariketan", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilren 17tik 27ra bitartean izena ematea. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2020. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat dira.

Apirilaren 13-14rako informazio guztia ingelesez, frantsesez eta araberaz itzulita izatea espero dugu. 

Hauek dira antolatutako txandak:

  • UDAN JOLASEAN (ekaina-uztailean)

2020an jaiotako haurrentzat. Egunero 09:30etik-13:30era.

Hiru aukera (Txanda bakarra aukeratu ahalko da)

  1. Ekainaren 29tik uztailaren 17ra.
  2. Ekainaren 29tik uztailaren 10ra
  3. Uztailaren 6tik 17ra

Haurrak ez dira Eibartik irtengo.

Aurrematrikula epea: apirilaren 17tik 27ra. Data horietatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udalekuirekiak2026

Prezioak

  • 3 asteko udalekua: 105€ umeko.
  • 2 asteko udalekua: 70€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 35€; (BGDS), (DGBE) edo (GLL) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.

  • OPORRAK AFARIKETAN (ekaina-uztailean)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat. Egunero 09:30ean hasita.

Hiru aukera: (Txanda bakarra aukeratu ahalko da):

  1. Ekainaren 29tik uztailaren 17ra.
  2. Ekainaren 29tik uztailaren 10ra
  3. Uztailaren 6tik 17ra

Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.

 

Izen ematea: apirilaren 17tik 27ra. Data horietatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udalekuirekiak2026

Prezioa:

  • 3 asteko udalekua: 135€ umeko.
  • 2 asteko udalekua: 90€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 35€; (BGDS), (DGBE) edo (GLL) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.

  • UMIAK FIRIN FARAN (uztailaren azkeneko bi asteak)

2020an jaiotako haurrentzat. Egunero 09:30etik-13:30era.

Txanda bakarra: uztailaren 20tik 30era. 

Haurrak ez dira Eibartik irtengo.

Aurrematrikula: apirilaren 17tik 27ra. Data horietatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udalekuirekiak2026

  • Prezioa: 70€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 35€; (BGDS), (DGBE) edo (GLL) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.

  • FIRIN FARAN (Uztailaren azkeneko bi asteak)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat. Egunero 09:30ean hasita.

Txanda bakarra:uztailaren 20tik 30era. 

Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.

Izen ematea: apirilaren 17tik 27ra. Data horietatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udalekuirekiak2026

Prezioa:

  • 90€ umeko.
  • 160€ anai-arrebak
  • 230€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 35€; (BGDS), (DGBE) edo (GLL) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.

Noiz izango da behin betiko matrikula presentziala? Non?

Programa guztientzat ekainaren 1etik 9ra bitartean. Indianokua gaztelekuan.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Bizikidetu SLL.: ES53 0081 2107 4500 0161 0568.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran ; Umiak Firin faran