Apirilaren 14an 95 urte beteko dira Eibarren Bigarren Errepublika aldarrikatu zenetik
Urteurren hori ospatzeko Eibarko Udalak programa zabal bat antolatu du.
Aurten, apirilaren 14an, 95 urte betetzen dira Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenetik. Gertakizun hori balioan jartzeko udalak egitarau zabala antolatu du apirilaren 14tik 26ra bitartean (hemen egitaraua, PDF eta JPG formatuetan).
Egitarauaz gain, dokumental labur bat egin da Badihardugu Elkartearekin batera, azken 25 urteetan egindako lana erakusteko asmoz. Udala 2001. urtean hasi zen bost urtetik behin II. Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gertaerak balioan jartzen, Ego Ibarraren, Udal Artxiboaren, Kultura Sailaren eta eragile ezberdinen arteko lankidetzari esker. Hona hemen azken urte hauen laburpen txikia.
Egindako lan horren guztiaren emaitza “Eibarko Hiria” Memoria Leku izendatzea izan da. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu den moduan, “Eibarko Hiriak” Memoria Demokratikoaren leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, Errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien eszenatoki izan baitzen. Espainiakoa Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen lehen hiriak demokraziarekiko eta konstituzionalismoarekiko konpromisoa sinbolizatu zuen.
1936ko uztailaren 18ko Estatu-kolpearen ondoren, legezko gobernuari leiala izan zen, eta matxinatuen erasoaldien helburu estrategiko eta sinboliko bihurtu zen. Bonbardaketa sistematikoak jasan zituen, hiri-suntsiketa eta biktima zibil ugari eragin zituztenak. Eraso horiek, gizateriaren aukerako krimenak dira, biztanleria zibilaren aurka zuzentzen direlako eta izua gerra tresna gisa erabiltzen delako.
Erresistentzia demokratikoaren eta errepresio bortitzaren konbinazioak askatasunen aldeko borrokaren sinbolo berezi bihurtzen du Eibar, eta memoria kolektiborako eta giza eskubideen defentsarako funtsezkoa den gune.