Eibarko Udala

Zabalik Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikulazioa egiteko epea

2024/02/01
Zabalik Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikulazioa egiteko epea

Jabetze Eskolako udaberriko ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea gaur hasi eta otsailaren 25ean amaituko da.

Beste denboraldi batez, Emakumeen Jabetze Eskola errealitatea ikuspegi kritiko, dekolonial eta feministatik hausnartzeko, eztabaidatzeko eta aztertzeko topalekua izango da. Estrategia eta aliantza feministak sortzeko eta indartzeko gunea, non ikastaro eta tailer desberdinetatik maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko prozesuak bultzatuko diren.

Eibarko Jabetze Eskolak bere ikastaro eta tailerren eskaintza nabarmen zabaldu du. Hala, udaberri honetan eskainiko diren ikastaroak honako hauek izango dira:

Aurrematrikulak otsailaren 1etik otsailaren 25era egin ahal izango dira (biak barne), Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri egongo den formulario bat betez (Andretxean ere formularioak bete ahal izango dira).

Animatu parte hartzera!