Eibarko Udala

Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan izen-emateko epea irailean zabalduko da

2020/07/14
JE! udazkeneko ikastaroak
Berriro ere gonbidatu nahi zaitugu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu.

Emakumeen jabetzerako ikastaroak eta tailerrak

Autodefentsa Feminista

Ikastaro honen bidez erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.

Egunak: urriak 10 eta 11, LARUNBATA eta IGANDEA

Ordua:  Larunbata 10:00 – 13:30 eta 16:30-20:30. Igandea 10:00-13:00.

Tokia:  Portalea

Iraupena:  11,5 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Isa Bernal

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Feldenkrais: Autokontzientzia mugimenduaren bitartez

Feldenkrais metodoak mugimendua eta bakoitzarekiko atentzioa erabiltzen ditu aldaketak lortzeko. Pertsonak norbere mugimenduaren kontzientzia hartzen du, eta, bide berriak aztertuz, mugitzeko aukera eraginkor, atsegin eta osasuntsuagoak aurkituko ditu. Guztiontzat mesedegarria den metodoa da eta aplikazio eremu zabala du. Postura, oreka, flexibilitatea eta gure mugimenduen antolaketa eta koordinazioa hobetzen ditu.  

 Egunak:  urriak 14, 21 eta 28, azaroak 4, 11, 18 eta 25 eta abenduak 2, 9, 16 eta 23, ASTEAZKENA

Ordua:  10:00 – 11:30

Tokia:  Portalea

Iraupena:  16,5 ordu

Hizkuntza:  euskera

Formatzailea:  Ainhoa Garai Etxabe

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

*Parte-hartzaile bakoitzak bere esterila ekarri behar izango du.

Dantzen fusioa

Ikastaroan hainbat dantza estilo landuko dugu: swing dantza, afrikar dantza, hip hopa… Bakoitzaren ezaugarriak ezagutuko ditugu, eta ikusita eta probatuta zer nolako aukerak ematen dituzten estilo horiek elkarrekin nahasteko eta jolasteko, fusiozko koreografiak egingo ditugu. Abiapuntutzat hartuko dugu ekialdeko dantza, aukera ematen duelako gorputz osoa, zatika-zatika, askatzeko, eta eramaten gaituelako gure gorputza ezagutzera eta gure emakume izateaz harro egotera.

Egunak:  urriak 14, 21 eta 28, azaroak 4, 11 eta 18 eta abenduak 2, 9, 16 eta 23, ASTEAZKENA

Ordua:  18:00-20:00  

Tokia:  Portalea

Iraupena:  20 ordu

Hizkuntza:  euskera

Formatzailea:  Jaione Albeniz

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Zure barruko botererako bidaia: Jabetzerako yoga (Goizez)

Tailer honetan yoga integralaren teknikak erabiliko ditugu kontzientzia hartzeko eta gure barruko boterea, autonomia eta gaitasuna indartzeko, baita gure bizitza pertsonal eta kolektiboa eraldatzeko eta ongizate orokorra eta gorputzaren, buruaren eta espirituaren arteko oreka lortzeko ere.

Eguna: urriak 15, 22 eta 29, azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3 eta 10,  OSTEGUNA

Ordua:  10:00 – 12:00

Tokia:  Portalea

Iraupena:  18 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Gemma Herrero Santás

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

*Parte-hartzaile bakoitzak bere esterila ekarri behar izango du.

Zure barruko botererako bidaia: Jabetzerako yoga (Arratsaldez)

Tailer honetan yoga integralaren teknikak erabiliko ditugu kontzientzia hartzeko eta gure barruko boterea, autonomia eta gaitasuna indartzeko, baita gure bizitza pertsonal eta kolektiboa eraldatzeko eta ongizate orokorra eta gorputzaren, buruaren eta espirituaren arteko oreka lortzeko ere.

Egunak:  urriak 19 eta 26, azaroak 2, 9, 16 eta 23 eta abenduak 14 eta 21, ASTELEHENA                                                  

Ordua:  17:00 – 19:00                            

Tokia:  Portalea                         

Iraupena:  16 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Gemma Herrero Santás

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

*Parte-hartzaile bakoitzak bere esterila ekarri behar izango du.

Afrikako dantzak tailerra

Tailer honetan Yoruba antzinako kulturako Jainkosen dantza afro-kubatarrak ikasiko ditugu. Klaseek gure portaeren esplorazio espazioa proposatzen dute, printzipiotzat hartuta Orishak balioak, haien kantuak, dantzak eta filosofia, gure eguneko praktikara gehitzeko. Emozioz gozatzeko, sentitzeko eta lehertzeko tailerra da, gozamen eta alaitasun giro batean.

Eguna:  urriak 20 eta 27, azaroak 3, 10, 17 eta 24 eta abenduak 1, 15 eta 22, ASTEARTEA

Ordua:  17:00 – 19:00

Tokia:  Portalea

Iraupena:  18 ordu

Hizkuntza: gaztelera

Formatzailea:  Dairi Martínez Brown

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Nire zirrarak paperean eta oihalean marraztuz

Ikastaro honetan patroi errazak marrazten ikasiko dugu, marrazketaren gustua gugan pizten dutenak gure emozioak, ideiak eta pentsamenduak kudeatzeko tresna baliagarri gisa. Gure unibertso emozionala ordenatzeko gure sormen-gaitasuna erabiliko dugu, eta hori orri-markatzaile batean eta oihalezko poltsa batean irudikatuko dugu.

Eguna:  urriak 21 eta 28 eta azaroak 4, 11 eta 18 ASTEAZKENA (Online: urriak 21 eta 28 eta azaroak 4, 11 eta 18 eta abenduak 2, 9 eta 16. 18:00 – 20:00)

Ordua:  17:00 – 20:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  15 ordu

Hizkuntza: gaztelera

Formatzailea:  Marian Idiaquez

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Eskaera egiteko tokiak:

  • Elektronikoki, udal webgunetik (www.eibar.eus), eskaera orokorra tramitea erabiliz. Ikastaroaren matrikula orria behar bezala beteta erantsi beharko da. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.
  • Presentzialki:
    • PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
    • ANDRETXEA.

Izen-emateko epea 2020ko irailaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean itxiko da.

Izena emateko azken egunean, irailak 30, ANDRETXEAn eta PEGORAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Egoeraren ondorioz ezinezkoa bada, beste toki batean egingo da, edo online. 

Parte hartzera animatzen zaituztegu! 

Informazio gehiagorako: 943 70 08 28 - andretxea@eibar.eus edo SAKATU HEMEN

Andretxea: Zezenbide kalea, 9 baxua.