San Juanetako jaietan Sexu-Bizi zerbitzua eskuragarri egongo da

2019/06/03

Sexu-Bizi zerbitzua jaietan izango dugun babes lekua eta gune segurua da, eskatzen duen edozein pertsonarentzat.

Indarkeria sexista aurre egiteko bitartekoak ere eskura ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste. 

San Juan jaietan hurrengo egunetan eskuragarri egongo da Untzagan:

ekainak 15, 22, 23 eta 24, 00:00etatik, 3:00etara. 

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.