San Juan jaietan Sexu-Bizi informazio eta babes gunea izango dugu

sexu-bizi san juanetan

Sexu Bizi kartela

2022/06/14

Sexu-Bizi jaigunea sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da.

Gune hau babes leku eta gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste.

San Juan jaietan hurrengo egun eta orduetan erabilgarri izango dugu: 

Ekainak 17, 18, 23, 24 eta 25, 24:00 - 03:00, Untzaga.

Telefonoa: 688 853 440. 

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.