Eibarko Udala

Munduko emakumeen literatura-saioetan aurrematrikula egiteko epea zabalik

2025/09/01
Munduko emakumeen literatura saioetan aurrematrikula egiteko epea zabalik

Espainiako abangoardia literaturako hainbat egile protagonista izango dituen saio hauetan aurrematrikula epea irailaren 1etik irailaren 23ra arte (biak barne) luzatuko da.

Saio historiko hauetan, estatu espainiarrak XX. mendearen hasieratik 1936ko Gerra Zibilera arte (Errepublikatik igarota) bizi izan zuen abangoardia-garaia aztertu eta irakurriko dugu. Rosalia de Castro, Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazán idazleen idazkiak ezagutuko ditugu, besteak beste.

Garai hartako egile guztiek salatzen dute Espainiako emakumeen egoera, eta hezkuntza, botoa, dibortzioa... aldarrikatzen dituzte. Garai sozialki asaldatua, itxaropentsua, aldaketaz eta ilusioz betea da emakumeentzat.

Beti bezala, literatura-kritika feminista erabiliko dugu testu bateratuak aztertzeko eta komentatzeko.

Aurrematrikulak irailaren 1etik irailaren 23ra arte egin ahal izango dira (biak barne).

Aurrematrikula egiteko, Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen online inprimaki bat bete beharko da. Andretxean ere aurrez aurre bete ahal izango da.

Informazio guztia Andretxearen 2025eko udazkeneko programazioaren liburuxkan ere jasota dago.