Eibarko Udala

Martxoaren 8ko lantaldeak antolatu duen egitaraua hastear dago

2020/02/25
Egitaraua orokorra
Martxoaren 8ko lantaldeak (Eta Kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea, Hitzez, emakume independenteak, Eibarko Gurutxe Gorriko Errefuxiatuen programa eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea) hainbat jarduera antolatu ditu martxoaren 8ko kanpainiaren barruan: dantza, flashmob, liburu eta erakusketa aurkezpena...

Martxoaren 8ko lan-taldeak , beste jarduera batzuen artean, “Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian” erakusketa-partehartzailea aurkezten du, “Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango. Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio prozesuan” liburuan oinarritzen dena, Zaida Fernández Pérez, Savina Lafita Solé eta Luz Maceira Ochoak egindakoa, Emakumearen Mahaiaren eskariz, Eibarko Udalako Berdintasun Zerbitzuak hala eskatuta egindako lana.

Erakusketaren eta liburuaren helburu nagusia da emakumeek, industria garaian, garapen ekonomiko, sozial, kultural eta urbanistikoari egindako ekarpenak berreskuratzea eta aitortzea, ikuspuntu feminista batetik pentsatuta.

Informazio gehiagorako SAKATU HEMEN.