Eibarko Udala

Jabetze Eskolako udazkeneko ikastaro berrietan aurrematrikula egiteko epea irailean zabalduko da

2022/07/26
Jabetze Eskola 2022 udazkena
Berriro ere gonbidatu nahi zaitugu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune feminista honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu.

Udazkenean izango ditugun emakumeen jabetzerako ikastaroak eta tailerrak hurrengoak izango dira: 

Erabakiak hartzea: tapiz tailerra, (Ehunen bilbea)

Agian ikasi ditugun uste mugatzaileengatik, gure balioekin lerrokatuta bizi ez garelako edo beti egin duguna nola aldatu ez dakigulako, erabakiak hartzea ez da beti erraza izaten.

Ikastaro honetan, tapiza sortuz, geure burua birpentsatu eta erabakiak hartzen lagunduko diguten tresnak eskuratuko ditugu.

Ahalduntzerako bide propioa ehundu nahi duten emakumeei zuzenduta dago. Beren kabuz erabaki nahi duten emakumeak.

Egunak: urriak 19 eta 26 eta azaroak 2, 9, 16 eta 23, asteazkena

Ordua:  17:00 - 20:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  18 ordu

Hizkuntza: gaztelania

Formatzailea:  Marian Idiáquez

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Zoru pelbikoa indartzeko tailerra: gure gorputzak ahalduntzen

Zoru pelbikoaren muskulazio guztia indartzea da tailerraren helburua. Tailerra edozein emakumerentzat da, bereziki menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, edota umetokiko edo puxikako prolapsoak sufritzen dituztenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri dauden emakumeentzat.

Egunak: urriak 21 eta 28, azaroak 4, 11, 18 eta 25 eta abenduak 2, 9  eta 16, ostirala

Ordua:  11:45 – 13:15

Tokia:  Errebal

Iraupena:  13,5 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Saioa Baena Gorosabel

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Biorisa: barreterapia tailerra

Tailer honetan jolasa, barrea, konplizitatea, begiradak… nahasten dira hausnarketa, kontzientzia eta presentziarekin.

Gune honetan, edalontzia erdi beterik ikusteko aukera geure esku dagoela gogoratu ahal izango dugu, baita ohitura osasungarriak geuretzat sortzea ere, hala nola geure buruari adeitasunez hitz egitea edo bizitza jolas gisa hartzea. Boteretsuak gara, bizirik jarraitzen dugu eta barrez jarraitzen dugu.

Egunak:  urriak 21 eta 22, ostirala eta larunbata

Ordua:  ostirala 17:00 – 20:00, larunbata 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  10 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Elba Ruiz, Kankaneo teatro

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Autodefentsa Feminista: oinarrizko tailerra

Tailer honen bidez, erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.

Eguna: urriak 28 eta 29, ostirala eta larunbata

Ordua:  ostirala 15:30 – 19:30, larunbata 10:00 – 14:00 eta 15:30 – 19:30

Tokia:  Errebal

Iraupena:  12 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Maitena Monroy

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Sortu zure oihalezko konpresak

Tailer honetan hilekoaren odola biltzeko metodoak ezagutuko ditugu, eta gure oihalezko konpresak sortuko ditugu, elkarri lagunduz. Alternatiba ekologiko, ekonomiko eta osasungarria da, hilekoari buruzko tabuekin apurtzen eta gure gorputza hobeto ezagutzen laguntzen diguna.

Egunak:  azaroak 7 eta 14, astelehena

Ordua:  17:30 – 19:30

Tokia:  Andretxea                    

Iraupena:  4 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Uxue Urzelai

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Autodefentsa Feminista: sakontze-tailerra

Tailer honetan teoria feministan eta Autodefentsa Feministaren estrategietan sakonduko dugu, maila indibidualean zein kolektiboan, eta indarkeriak eta generoak emakumeen osasunean duten eragina aztertuko dugu, ongizate emozionala lortzeko, besteak beste.

Eguna:  azaroak 18 eta 19, ostirala eta larunbata

Ordua:  ostirala 15:30 – 19:30, larunbata 10:00 – 14:00 eta 15:30 – 19:30

Tokia:  Errebal

Iraupena:  12 ordu

Hizkuntza:  gaztelania

Formatzaileak:  Maitena Monroy

* Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik Autodefentsa Feminista oinarrizko tailerra egin izana.

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Aurrematrikulak Udalaren webgunean eskuragarri dagoen formulario bat betez egingo dira, "Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak" atalean. 

Ikastaro bakoitzak bere formulario propioa izango du. Andretxean eta Pegoran formularioa ere bete daiteke. 

Izena emateko aurrematrikulak egiteko epea 2022ko irailaren 1ean zabalduko da eta irailaren 30ean itxiko da (biak barne).