Aurtengo udaberriko Jabetze Eskolako ikastaro berrien izen-emate epea martxoaren 1ean zabalduko da

2022/02/24

Berriro ere gonbidatu nahi zaituztegu hurbildu zaitezen emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gune feminista honetara. Gure eskaintza zuen gustukoa izatea espero dugu. Izen emateko aurrematrikulak egiteko epea 2022ko martxoaren 1ean zabalduko da eta martxoaren 31an itxiko da (biak barne). Ikastaro bakoitzean aurrematrikula-formulariora sartzeko aukera duzue, izena emateko.

EMAKUMEEN JABETZERAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK

Bizitzarako mindfulness: ahalduntze-tresna

Ikastaro honek gure bizitzak kudeatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geure bizitzetan geuk agintzen dugula bizimodu oso eta kontzientea izatera iristeko.

Egunak: maiatzak 2, 9, 16, 23 eta 30 eta ekainak 6 eta 13, ASTELEHENA

Ordua:  10:00 – 12:15

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  15, 45 ordu

Hizkuntza: euskara

Formatzailea:  Eneka Delgado

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaro honen aurrematrikula egiteko SAKATU HEMEN.

Bizitzaren korapiloak askatzen: makrame-tailerra

Ikastaro honetan sortzeko gure gaitasuna erabiliko dugu bizitzaren korapiloei beste modu batera begiratzeko, eta poltsa batean islatuko dugu esperientzia hori gordetzeko. Sokak lotuko ditugu, bizitzak bidean jartzen dizkigun korapiloak askatzeko bitarteko gisa. Gure bideaz  jabetuko gara. Gure gorputzaz jabetuko gara eta joskintzako espazioei beste esanahi eta balio bat emango diegu. Josteko espazioak sareak ehuntzeko adierazpen-leku gisa berreskuratuko ditugu, sentitzen dugun guztia beldurrik gabe adierazteko espazio seguruak sortzeko.

Egunak:  maiatzak 4, 11, 18 eta 25 eta ekainak 1 eta 8, ASTEAZKENA

Ordua:  17:00 – 20:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  18 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Marian Idiaquez

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaro honen aurrematrikula egiteko SAKATU HEMEN.

Bizitzarako mindfulness: ahalduntze-tresna

Ikastaro honek gure bizitzak kudeatzen lagun dezaketen tresnak eskaintzen ditu, zoriontsu izateko eta bizi-bizi sentitzeko, jakinik geure bizitzetan geuk agintzen dugula bizimodu oso eta kontzientea izatera iristeko.

Egunak:  maiatzak 6, 13, 20 eta 27 eta ekainak 3, 10 eta 17, OSTIRALA

Ordua:  17:00 – 19:15

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  15,45 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Isabel Garcia

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaro honen aurrematrikula egiteko SAKATU HEMEN.

Hartu arnasa! antsietatea kudeatzeko tailerra

Agian krisi kolektiboko garaia delako, ingurua kontrako bihurtu zaigulako edo lehen balio zuenak gaur egun, agian, ez duelako balio, maiz antsietatez erantzuten dugu eta kudeatzen dugu gure bizitza.

Horregatik, tailer honetan aukera izango du ikusteko gutako bakoitzak zer egoera bizi duen antsietatez eta aztertzeko egoera horiek kudeatzeko beste moduren bat ote dagoen. Azken batean, arnasa hartzeko!

*Ez da jarduera terapeutikoa.

Eguna: maiatzak 12 eta 26 eta ekainak 2, 9 eta 16, OSTEGUNA

Ordua:  17:30 – 19:30

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  10 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzailea:  Patricia Verdés

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 10 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15 €.

Ikastaro honen aurrematrikula egiteko SAKATU HEMEN.

Pelvic Floor Fest (Zoru Pelbikoaren Jaia)

Jardunaldi honetan parte hartzen duten emakumeek beren burua ezagutu ahal izango dute, zer gertatzen zaien eta zergatik, eta jakin ahal izango dute zer egin dezaketen beren etxeetan.

Goiz oso bat hartuko dute beraientzako, beren berezitasunei, zalantzei eta autozaintzari kasu eginez, euren zerrendatan lehen postuan ipintzen, garrantzia ematen eta norberaren buruaz jabetzen. Gainera, beste emakume batzuekin esperientziak partekatuko dituzte eta, batez ere, ongi pasatuko dute dantza egiten, margotzen eta beste eratako ekintzetan parte hartzen.

Egunak:  maiatzak 14, LARUNBATA

Ordua:  11:00 – 14:00

Tokia:  Andretxea                    

Iraupena:  3 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea:  Juncal Alzugarai.

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaro honen aurrematrikula egiteko SAKATU HEMEN

Barrez lehertu behar dut! Umore-tailerra ikuspegi feministatik

Zer iruditzen zaigu emakumeoi barregarri? , Zer esaten da guri buruz umorezko objektu gisa?, Zer umore mota egiten dugu emakumeok?, Eta zer zerikusi du horrek guztiak generoarekin? Elkartuko gara hitz egiteko, barre egiteko eta elkarrekin aurrera egiteko. Animatzen zara?

Eguna:  maiatzak 21 , LARUNBATA

Ordua:  10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00

Tokia:  Andretxea

Iraupena:  8 ordu

Hizkuntza:  gaztelera

Formatzaileak:  Beatriz Egizabal eta Paki Caballero

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.

Ikastaro honen aurrematrikula egiteko SAKATU HEMEN.

Jabetze Eskolari buruzko informazio gehiagorako eta liburuxka deskargatzeko SAKATU HEMEN.