Animatzen zara ostadarreko banderaren koloreak dituzten bankuak margotzera Eibarren LGTBI+ eskubideak aldarrikatzeko?

2021/05/24

Talde parte-hartzaile bat sortu nahi dugu Eibarko banku batzuk LGTBI+ banderaren koloreekin prestatu eta margotzeko. Pertsona bat arduratuko da prozesua zuzentzeaz eta taldea koordinatzeaz, whatsapp talde bat sortuz.

Jarduera honetarako aurreikusitako datak eta ordutegia honako hauek dira:

Ekainak 11 eta 25, ostirala, 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Ekainaren 21etik 24ra, 15:30etik 19:00etara.

Adierazitako egun batzuetan edota ordu batzuetan bakarrik eska daiteke.

    Nahi izanez gero, Andretxeara deitu 943 54 39 38 - 688 853 440 telefonoetan, andretxea@eibar.eus  helbidean edo gure sare sozialen bidez.

   Animatu lagunekin parte hartzera!