SexuBizi-Gune Morea Amañako jaietan eskuragarri izango da
2026/07/01
SEXUBIZI-GUNE MOREA
Sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. SexuBizi informazioa, aholkularitza eta genero-erasoen aurkako babesgunea eskaitzen duen espazioa da.
Esku-hartzeak harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz.
SexuBizi babesgunearen bidez, jai-giroan gertatzen diren genero-erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea eta kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da.
Babesleku hau gune segurua izango da behar duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero-indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira bertan: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta deribazioa, besteak beste.
Zerbitzua Jai eta aisialdiko guneetan eraso matxisten aurrean jarduteko I. Protokoloaren baitan dago.
Amañako jaietan egongo den data eta ordutegia hau da:
- Uztailak 3, ostirala
Gaueko 23:00etatik 02:00etara
Amañan