SexuBizi-Gune Morea Sanjuanetako jaietan eskuragarri izango da, telefono bidezko arretaren ordutegia zabalduz
SEXUBIZI-GUNE MOREA
Sexualitate eta harreman osasuntsuak sustatzeko zerbitzua. Jai giroan kokatutako gune mugikorra da, informazioa, aholkularitza eta eraso matxisten aurkako arreta eta babesa eskaintzen dituena.
Zer eskaintzen du zerbitzuak?
- Sexualitateari buruzko informazioa.
- Kondoiak.
- Sexu-indarkeriari buruzko informazioa.
- Sexu-erasoen aurrean, babesgune bat: laguntza emozionala, informazioa, aholkularitza eta beharrezko biderapena eskaintzen dira.
Egunak, ordutegia eta kokapena: UNTZAGA PLAZA
· Ekainaren 19an, 23:00etatik 02:00etara.
· Ekainaren 20an, 23:00etatik 02:00etara.
· Ekainaren 23an, 00:00etatik 03:00etara.
· Ekainaren 24an, 00:00etatik 03:00etara.
Eraso matxisten aurrean arreta telefonikoa San Juanetan
Ekainaren 19 eta 20an, 23:00etatik 11:00etara.
Ekainaren 23 eta 24an, 00:00etatik 12:00etara.
Zerbitzua Gune Morearen ordutegiarekin batera aktibatuko da, eta hurrengo eguneko goizeko 11:00ak edo eguerdiko 12:00ak arte egongo da martxan.
TELEFONOA: 688 853 440
Zer eskaintzen da?
· Informazioa eta aholkularitza. Emakumearen nahiak eta beharrak entzun ondoren, eskura dauden aukera eta zerbitzuei buruzko informazioa emango da, eta beharrezkoa den baliabidera bideratu.
· Larrialdietako esku-hartzea. Urgentziazko egoeretan arreta emozionala eta babesa eskainiko dira, segurtasuna lehenetsiz. Era berean, eskura dauden zerbitzu eta aukerei buruzko informazioa ere emango da.