Andretxeko tailerretako izen-emateak iazkoak halako bi izan dira egoitza aldatu ondoren
Andretxeak arrakasta itzela izan du 2023ko azken hiruhilekorako antolatutako tailerren deialdian, izan ere, aurreko egoitzan izandakoak halako bi izan dira izen-emateak. Guztira, 329 emakumek eman dute izena urtearen azken hiruhilekorako Eibarko Udalaren Berdintasun Sailak antolatutako tailerretan. Eskariak nabarmen gainditu du eskainitako plazen kopurua (195 plaza); hortaz, Udala lanean ari da kanpoan geratu direnei erantzuteko.
Tailerren helburua herritar guztiak berdintasunean trebatzea da, gogoetaren eta parte-hartzearen bidez. Ikastaro hauek funtsezkoak dira gauden testuinguruan, non inoiz baino beharrezkoago den kulturarteko, lankidetzako eta ahalduntzeko espazio bat izatea emakumeentzat, parte hartzea zer den ondo dakien herri batean. Patricia Arrizabalaga zinegotziak oso modu positiboan baloratu ditu datu hauek: “Herritar askok parte hartu dute eta horrek gure asmo guztiak gainditu ditu. Konpromiso maila honek Eibarko herriaren ezaugarri den elkarlanerako espiritua erakusten du."
Programazioan 16 tailer antolatu dira. Haietako batzuk neskatilentzat eta gazteentzat dira. «Conocer y utilizar las plantas de nuestro entorno para aumentar nuestro mundo/Gure inguruko landareak ezagutzea eta erabiltzea gure mundua handitzeko» ikastaroan, 33 emakumek eman dute izena: 23k erdaraz egingo dute tailerra eta 10ek euskaraz. 35 lagunek eman dute izena eta 12 lagunek hartuko dute parte «Cocina de temporada. ¿Qué puedo hacer con mi cesta de verduras de otoño?» tailerrean.
«Belaunaldien arteko autodefentsa feminista» tailerrean bi talde osatu dira. Lehenengoan —7 eta 9 urteko neskatilei zuzendua— sei adin txikikok eta sei helduk hartuko dute parte, eta 10 eta 13 urte bitartekoan, 11 adin txikikok eta 11 helduk.
Euskaraz egingo da 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako «Nerabeentzako autodefentsa feminista» tailerra; helduentzako «Autodefensa feminista» tailerrean 22 emakumek eman dute izena.
«Autocuidado emocional» izeneko tailerrean izena emandako 59 pertsonatatik 25ek hartuko dute parte, eta «Mindfulness para la la vida: una herramienta de empoderamiento/Bizitzarako Mindfulness: Ahalduntze Tresna» ikastaroari dagokionez, izena emandako 31 lagunetatik 12k egingo dute erdaraz eta izena emandako 38tik 10ek euskaraz.
Izena emandako 23 lagunetatik 12k hartuko dute parte «Sanando desde la tierra» izeneko tailerrean; «Ziklikoki bizi taldean» (15) eta «Maternidad y empoderamiento» (5) ikastaroetan, berriz, denak onartu dira.
«Osasuna plazerra badelako, elikadura osasuntsuaz gozatu» ikastaroan 27 pertsonak eman zuten izena eta 12k lortu dute lekua. Eta, azkenik, «Munduko emakumeen literaturazko saioak» izeneko bi taldeetan izena emandako 46 lagunetatik 37k hartuko dute parte.
Portaleko ikastaroak, antzera
Portaleko matrikulazioek ere kopuru altua izan dute. Musika Eskolak 357 ikasle izango ditu, Dibujo Eskolak 111 eta Zeramika Eskolak 75