Eibarko Udala
A-25

Eibarrek bat egingo du aurten ere Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

2025/11/24
Kartela.

Aurtengo programazioaren ardatza da nola lagundu indarkeria matxistari aurre egin dioten emakumeei eta nola kontzientziatu indarkeriari aurre egiteko legezko bideez. 13:00etan, herritar guztiei zuzendutako elkarretaratzea egingo da Untzaga plazan.

Eibarko Udalak bat egingo du astearte honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Horretarako, herritar orori zuzendutako elkarretaratzea  egingo da Untzaga plazan, 13:00etan, "Indarkeria matxistarik ez! Aitortza, erreparazioa eta memoria" lelopean. Egun hori dela eta, Udalbatzak, gaur, hilak 24, horren inguruan onartutako adierazpen instituzionala irakurriko du.

Aurtengo programazioaren oinarria mundu osoko hainbat kolektibok bultzatutako memoriaren lekuak ezagutzea da, emakumeek sistematikoki aurre egiten dieten indarkeriak konpontzeko. Gainera, programak indarkeria matxista salatu nahi duten emakumeentzako defentsa- eta laguntza-jarraibide batzuk biltzen ditu, egungo lege-esparruaren barruan. Programak helduentzako ipuinak ere baditu, non "zauriak josteko" errezetak emango diren.

Azaroaren 25eko egitarauaren barruan, azaroaren 25ean, 11:30ean, ekintza kolektibo bat egingo da, Altzoa Eibarko Emakume Alargunen Elkartea buru dela. Ekintza horretan, indarkeria matxistaren aurkako matazak ehunduko dira.

Elena Ibañez Berdintasun zinegotziak hauxe nabarmendu du: “Azaroaren 25a abiapuntua da gizarte gisa aurrera egin ahal izateko; helburua da indarkeriak lekurik ez izatea inongo esparrutan. Gizarte osoak etengabeko konpromisoa hartu behar du halakorik gerta ez dadin".

Aurten, azaroaren 25eko programazioaren ardatza zera da: nola lagundu eta erreparatu indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei, baita indarkeria matxistari aurre egiteko dituzten legezko bideez kontzientziatzea ere. Aipatzekoa da, aurten ere, Emakumearen Mahaiko partaideek antolatu dutela programazioa.