- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/munduko-emakumeen-literatura-saioetan-aurrematrikula-egiteko-epea-zabalik-4
- Munduko emakumeen literatura-saioetan aurrematrikula egiteko epea zabalik
- 2026-09-01T07:30:00+02:00
- 2026-09-23T23:00:00+02:00
- MAISTRAK LIBURUTEGIA
Munduko emakumeen literatura-saioetan aurrematrikula egiteko epea zabalik
Udaleko eta Andretxeko webguneetan eta Andretxean aurrez aurre
XIX. mendeko idazle ingelesak
Tailer historikoa da, garai hartako idazle klasiko handiak ezagutzeko bidaia. Ahozko literaturaren iraganera joko dugu testu klasikoei heldu aurretik. Eleberria literatur genero gisa nola sortu zen ikusiko dugu, eta nobela sentimentala eta eleberri erromantikoa bereizten ikasiko dugu. Teoria literarioa feminismoaren historiarekin gurutzatuko dugu, eta Mary Wollstonecraft irakurriko dugu, teoriko feminista aitzindarietako bat. Jane Austen, Bronte ahizpak, Elizabeth Gaskell eta Mary Shelley izango dira irakurri eta aztertuko ditugun egile batzuk.
Garai honetako ekoizpen literarioak gaur egungo literaturaren historia markatu du, eta, beraz, egokitzapenak egin dira telesail, film, komiki eta abarretara. Berrikuspen historiko bat egingo dugu, baina ikusiko dugu egile horiek, liburu hauek, nolako harremana duten XXI. mendeko emakumeekin.
Helburuak:
- XIX. mendeko idazle nabarmenak berrirakurtzea
- Testuinguru historiko eta literarioari buruz teorizatzea (viktoriar garaia, irakurtzeko ohiturak, idazteko ohiturak, etab.).
- Literatur kritika feministarako tresnak eskuratzea liburuak aztertzeko.
- Emakume horien benetako bizitzak beren liburuetatik eta fikzio zinematografikotik bereizten ikastea.
- Gure literatur gustuei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat sortzea.
- Irakurketaren plazera suspertzen jarraitzea.
Metodologia:
Metodologia atsegina eta parte-hartzailea izaten saiatuko da, aurrekoetan bezala. Eskolak, oro har, teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik, saio bakoitza emakume bakoitzarekin hasten da, aste horretan irakurritako liburua edo liburuak komentatuz, liburu horiek erakutsi edo jakinarazi diotena taldearekin partekatuz. Ondoren, liburu bat batera irakurriko dugu, denon artean komentatuko duguna eta literatur kritika feministaren ezagutzan eta erabileran sakontzeko balioko diguna.
Dinamizatzailea:
Ainhoa Aldazabal Gallastegui- Skolastika.
Non eta noiz:
Andretxea. 2026ko urriak 7, azaroak 4 eta abenduak 2; 2027ko urtarrilak 13, otsailak 3, martxoak 3, apirilak 7, maiatzak 5 eta ekainak 2 (asteazkenak).
Ordutegia:
17:00etatik 19:00etara.
Hizkuntza: Gaztelania.
*Aurrematrikula epea: 2026ko irailaren 1etik 23ra (biak barne).
Aurrematrikula egiteko, Udalaren eta Andretxearen webguneetan eskuragarri dagoen online inprimaki bat bete beharko da. Andretxean ere aurrez aurre bete ahal izango da.
Informazio guztia Andretxearen 2026ko udazkeneko programazioaren liburuxkan ere jasota dago.