Neguko eskaintza
Ohiko ikastaroez gain, Eibarko Udal Euskaltegian martxan jarriko den hurrengo ikastaroa.
AZTERKETA IDATZIA PRESTATZEKO IKASTAROA
HABEren azterketa idatzia prestatzeko ikastaroa. Idazlana zuzendu eta hobetu nahi dutenei zuzendua.
NOIZ: 2024ko apirilaren 15etik 29ra.
MATRIKULALDIA: Apirilaren 12ra arte.
MODULOA: 10 ordu. Astean bi egunetan. Astean bi egunetan, bi orduko saioak
- Astelehen eta asteazkenetan: 15:30 - 17:30
PREZIOA: 26 € (13 € Eibarren erroldatuta egonez gero)
MATRIKULAREN ORDAINKETA: Errezibo bidez ordainduko da, ordainketa bakar batean, maiatzaren hasieran.
GEHIENEKO IKASLE KOPURUA: 12 (ikastaroa ez da martxan jarriko 6 lagunek baino gutxiagok ematen badute izena)
12 pertsona baino gehiagok izena emanez gero, zozketa bidez onartuko dira matrikulak. Zozketa apirilaren 12an egingo da, goizeko 12etan, Eibarko Udal Euskaltegiko bulegoetan.