Eibarko Udala

C2 maila

Europako Erreferentzia Markoan C2 mailari dagokio. Hizkuntza eskakizunetan Administrazioko 4.arekin dago baliokidetuta.

Maila honetan matrikulatu ahal izateko, C1 mailari dagokion agiria edo baliokidea izan beharko duzu.

Mailak izaera teknikoa du, eta erabiltzaile aditua izan behar duzu: zure arloaren edota gaiaren inguruko edozein komunikazio-ekintza egiteko gaitasuna lortu behar duzu, hau da, zure espezialitateko ideiak zuzen eta zehatz ez ezik, jariotasunez zein zehaztasun handiz ere adieraztekoa. Horrez aparte, askotariko testu motak ekoizteko gauza izateaz gain, gai orokorretako testuak ulertzeko kapaz ere izan beharko duzu, baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren ñabardura txikiak bereizteko ere.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • HABEko azterketen inguruko informazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.  
  • Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluen eta ziurtagirien baliokidetzaren gaineko informazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.