Eibarko Udala

C2 maila

Europako Erreferentzia Markoan C2 mailari dagokio. Hizkuntza eskakizunetan Administrazioko 4.arekin baliokidetuta dago.

Tekniko izaera du, hots, kultura orokorretik harantzagoko erabiltzaile aditua izan behar du ikasleak.

Ikasleak bere gaiaren inguruan edozein ekintza komunikatibo burutzeko gaitasuna lortu behar du. Ez da literatur tailer bat. Edozein ideia idatziz adierazten ikasteko tailerra izan liteke.

C1 mailako hutsarteak betetzeko ikastaroa baino gehiago da C2 mailako ikastaroa. C1 edo baliokidea izatea ezinbestekoa da. Frogagiria aurkeztu behar da.

Ikastaroak gutxienez 270 ordu izango ditu aurrez aurreko saioetan eta bakarka, tutoretzetan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • HABEko azterketen inguruko informazioa kontsultatzeko sakatu hemen.  
  • Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluen eta ziurtagirien baliokidetzaren gaineko informazioa kontsultatzeko, sakatu hemen.