Autoikaskuntza
Euskara ikasi nahi duzun arren ezin zara euskaltegiko aurrez aurreko eskoletara etorri? Ordutegi finko batean taldeko eskoletara joateko zailtasuna baduzu, agian aukera egokia izango da autoikaskuntza zure beharretara egokitzeko.
Online plataforma batean (edo paperezko euskarriak erabilita), zeure kabuz lan egingo duzu, baina tutore baten jarraipena lagun.
Nola egingo dugu lan? Ikas-prozesuan zehar malgutasuna eta jarraipen pertsonalizatua uztartuko ditugu:
- Bakarkako lana (online plataforman): astero unitateak eta ariketak zure erritmoan egiteko aukera izango duzu (garrantzitsua da gutxienez astean bost orduz lan egitea)
- Mintzasaioak: astero ordubeteko aurrez aurreko saioak (maila bereko ikaskideekin).
- Tutoretza saioak: hamabostean behin zure zalantzak argitzeko eta aurrerapena neurtzeko ordu erdiko aurrez aurreko saioak.
- Zure beharretara egokituko gara: ez zara bakarrik arituko, egindako lana zuzendu eta iruzkin zehatzak jasoko dituzu, zure arlo ahulak eta indarguneak argi izan ditzazun.
Autoikaskuntza egiteko, Eibarko Udal Euskaltegian matrikulatu behar zenuke, ohiko matrikulazio-prozedura jarraituz.