Robotika ikastaroa

2016/02/26

2016 Ibilbide teknologikoaren barruan "Lego education WeDo" eta "Lego Mindstroms EV3" ikastaroen 2. edizioaren izen ematea zabalduko da martxoaren 1ean.

Eibarko Udalak, Robotikako Lego WeDo eta  Mindstorms EV3 plataformarekin burutzeko tailerrak antolatu ditu (2. edizioa). Izena emateko epea martxoaren 1etik 11ra izango da (biak barne).

Lego WeDo:

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat zuzendua dago ikastaroa. Ikasleek aita zein amarekin ikastaroa burutu behar dute. Bi txanda daude aukeratzeko:

1. txanda: martxoak 29, 30 eta 31 16:00etatik 18:00etara..

2. txanda: apirilak 9, 16 eta 23 (larunbatak) 16:00etatik 18:00etara.

Lego WeDo matrikula orria eta oinarriak

Lego Mindstorms:

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. ikaleentzat zuzendua dago ikastaroa. Bi txanda daude aukeratzeko:

1. txanda: martxoak 29, 30 eta 31 18:00etatik 20:00etara..

2. txanda: apirilak 9, 16 eta 23 (larunbatak) 18:00etatik 20:00etara.

Lego Mindsttorms EV3 matrikula orria eta oinarriak

Tailerrak Juan San Martin liburutegiko haurren atalean burutuko dira. 1. edizioan parte hartu dutenek, ezin dute izenik eman.