Mindstorms EV3,MAKEblock eta BIDEOJOKOAK

2017/03/03

Eibarko Udalak Robotikan inguruko udaleku teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Robotak erabiliaz diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasiko dute Lego Mindstroms EV3, MAKEblock eta bideojokoak egiteko plataformak erabiliz. Lego Education Mindstorms EV3, MAKEblock eta bideojokoak tailerrean izena emateko epea 2017ko martxoaren 3tik 13ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta DBH.ko 1. eta 2. mailakoei zuzenduta egongo da.

Lego Mindstorms EV3, MAKEblock eta bideojokoak

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta DBH.ko 1. eta 2. mailako ikasleei eskainiko zaie Portalean, euskaraz. Bi talde egongo dira.

Martxoak 18, 25 eta apirilak 1. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 24 eurokoa da Eibarren erroldatuta dauden haurrentzat eta 40 euro Eibartik kanpokoentzat.

Eskaera egiteko epea 2017ko martxoaren 3tik 13ra bitartean izango da. Kasu honetan, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan baita ere. Tailerrean parte hartzeko gutxienez 6 ikasle, eta gehienez 30 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Halaber, oinarriak eta bestelako informazioa kontsultatzeko sakatu hemen.