Jazinto Olabeko ludoteka zabaltzear

2017/09/22

Jazinto Olabe ludotekaren 2017/2018 ikasturtea hastera doa. Irailaren 25tik 29ra bitartean izena eman beharko duzu zerbitzu honetan parte hartu ahal izateko.

Jazinto Olabeko zerbitzua Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitartean dauden haurrentzat zuzenduta dago. 

Ordutegiak mailaren araberakoak dira. Haur Hezkuntzako 3 mailakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek 16:30etik 18:00etara izango dute zerbitzua. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailarako ikasleek 18:00etatik 19:30era izango dute zerbitzua.

Ludoteka astelehenetik ostiralera zabalik egongo da.

Izen emate epea:

Irailaren 25etik 29ra 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara (Indianokua gaztelekuan, Muzategi 3)

Irailak 25 eta 26 16:00etatik 18:00etara (Jazinto Olabeko ludotekan)

Internez bidez, www.astixa.eus web orrian (irailaren 25tik 29era).

Prezioa:

Haur hezkuntzako haurrak urte osorako: 50€

Lehen hezkuntzako haurrak urte osorako: 75€

Izena emateko orria Pegoran, Portalean edo Astixan jaso ahal duzu. Ordainketaren ziurtagiria izena ematerakoan aurkeztu behar da, parte hartuko duen umearen izenean.

Diru-laguntza:

Eibarko udalak deialdia egin du diru-laguntzak emateko, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen dutenei, euren ardurapeko adingabeek eskolaz kanpoko jarduera publikoak egin ditzaten. 

Diru-laguntzen eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an amaituko da. 

PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan, aurkeztu behar dira eskabideak (Udaletxearen beheko solairuan, Untzaga plaza 1).

Klikatu hemen diru-laguntzei buruz informazio gehiago lortu nahi baduzu.

Guraso bilera:

Programaren berri emateko ondorengo egunean guraso bilera antolatu dugu zerbitzuari buruzko informazio guztia emoteko eta baita zuen zalantzak argitzeko ere.

Urriak 11 17:00etan Jazinto Olabeko ludotekan