Guraso Eskola

"Guraso eskola" izeneko interesgunea haur liburutegian

Guraso eskola interesguneaHaurren eta nerabeen hezkuntza konplexua da batzuetan, eta, askotan, gurasoek ez dakite nola aurre egin eta erantzun beren seme-alaben jarrera eta portaera jakin batzuei. Askotan entzun dugu “instrukzio liburu bat” ekarri beharko luketela jaiotzean.

Liburutegian, askotan, mota horretako kontsultak jasotzen ditugu, liburu baten bila datozen pertsonenak, beren ustez zuzenak ez diren seme-alaben portaerekin laguntzeko.

Horrelako informazioa emateko eta familiekin lankidetzan aritzeko, Guraso Eskola deitu diogun interesgune bat jarri dugu haur liburutegian. Liburutegiko hainbat gunetan sakabanatuta zeuden liburuak bildu ditugu, eta puntu horretan jarri ditugu, errazago aurkitzeko moduan.

Bilaketa honetatik kontsultatu daitezke.