Irakurketa erraza

Irakurketa erraza eta irakurketa eskuragarria gure Liburutegian

Eibarko Juan San Martin Liburutegia 2014tik ari da alor hau lantzen. Azken hilabeteetan, Irakurketa Errazeko materialetarako zeukan espazioa aldatu du, eta leku bat egin die bai helduentzako Liburutegia eta bai haur Liburutegian ere.

IEren berezko materialez gain, interesgunea zabaldu du irakurketa eskuragarriko materialekin, alegia, normaltasunez irakurtzea eragozten duen zailtasunen bat duten pertsonengan pentsatutako materialekin.

Irudietan sakatzen joan mota bakoitzeko dugun funtsa ezagutzeko.

Irakurketa erraza logoa

Irakurketa erraza: Irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonek irakurtzeko eta ulertzeko arreta bereziz prestatutako liburuak, dokumentuak, webguneak eta halakoak.

Irakurketa eskuragarria logoa

Irakurketa eskuragarria: hizki handiagoa eta ikusteko erosoagoak diren liburuak irakurtzea nahiago duten pertsonentzat.

Audioliburuak

Audioliburuak eLiburutegian

Audioliburuak liburu baten edukien grabazioak dira, narratzaile batek ahoz gora irakurritakoak. Erabilgarriak izan daitezke hizkuntzak ikasi eta irakasteko, entzumena lantzeko, aisialdi uneak aprobetxatzeko... Oso erabilgarriak dira, halaber, ikusmen zailtasunak dituzten pertsonek literaturara sarbidea izan dezaten, eta haurrentzako narrazio modura.

Liburutegian ditugunak CD-Audio formatuan daude, eta eLiburutegikoak formatu digitalean.

Daisy eLiburutegia eus

Daisy formatua duten audioliburuak: Daisy, audioliburuak irakurtzeko/entzuteko pentsatuta dago. Ikusmen-arazoak edota dislexia pairatzen duten pertsonentzako oso konponbide ona da, entzun baino ez dutelako egin behar.

Horregatik, Daisy liburu digital oso interesgarria da, testua eta irudiak audio pistekin sinkronizatuak daudelako, eta honek irakurketa errazten du.

Hemen jakingo duzu Nola irakurri liburuak Daisy formatuan

Umeen liburutegiko interesguneko irakurketa erraza eta irakurketa eskuragarriko materialak ikusteko, sakatu hemen.