Eibarko Udala

Zapatuko ipuina

Urtean zehar hilaren azken zapatuan ipuin emanaldi bat egiten da.

Helburuak:

  • Irakurketa sustatzea ahozko literatura erabiliz
  • Asteburuan aisialdirako aukerak zabaltzea

Saioak ondo joan daitezen, gomendio batzuk ditugu:

  • Saioetan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. Aurreko astelehenetik egongo da eskuragarri izena emateko formularioa.
  • Plazak, aforoa bete arte.
  • Kontuan izan: Zenbat eta heldu gutxiago, orduan eta haur gehiagok gozatuko dute jarduerarekin

Ipuin kontalarien saioak doakoak dira.