Irakurketa klubak (ume eta gazteak)
AZALERAKO IPUINAK

Helburuak: Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila da helburua. Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.
Noiz: urritik maiatzera, hilean behin.
Izen-ematea: irailean, web gunean jartzen den formulario baten bidez.
Materiala: Saioetan lantzen diren liburuak erosi egiten dira ez baditugu.
Dinamizatzailea: Saroa Bikandi
________________________________________________________________________________________
LIBURUEN POLTSA

Helburuak: Irakurketa kluba suspertzea irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortzeko ahaleginak egiten, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.
Noiz: urritik maiatzera, hilean behin.
Izen-ematea: irailean, web gunean jartzen den formulario baten bidez.
Materiala: Saioetan lantzen diren liburuak erosi egiten dira ez baditugu.
Dinamizatzailea: Saroa Bikandi
___________________________________________________________________
PAPEREZKO HEGOAK

Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.
Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu. Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako.
Norentzat: LHko 3. mailatik 1. DBH mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatzen dira taldeak.
Noiz: urritik maiatzera, hilean behin.
Izen-ematea: irailean, web gunean jartzen den formulario baten bidez.
Dinamizatzailea: Peru Magdalena.