Umeen liburutegia

Umeen Liburutegia

Harrera: maileguak, erreserbak, berriztapenak eta bazkide berrien txartelak egiteko tokia da. Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztien informazioa ematen da hemen.

OPAC: ordenagailu bat dugu katalogoa kontsultatzeko

Irakurketa gela: 48 eserleku eskaintzen dira.

Funtsaren kokapena: Hamartar Sailkapen Unibertsala (HSU) jarraitzen dugu ezagutza liburuen kokapenerako. Literaturaren distribuzioa gaika eta adinaren arabera jarrita dugu.

Txiki txoko: Txiki txokoa haurrarekin denbora-tartetxo bat pasatzeko tokia da. Helduak eta haurrak, biek elkarrekin, liburuez gozatzeko, eta ez, besterik gabe, haurrarekin denbora-pasa egoteko leku bat. Leku hau 5 urte arteko umeentzat dago pentsatuta.

Internet eta ofimatika zerbitzua: 3 ordenagailu daude umeek eskolako lanak egin edo Interneten informazioa bilatu ahal izateko.