Helduen liburutegia

Irakurketa gela

Harrera: maileguak, erreserbak, berriztapenak eta bazkide berrien txartelak egiteko tokia da. Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztien informazioa ematen da hemen.

OPAC: 2 ordenagailu ditugu katalogoa kontsultatzeko

Automailegua: harrerako mostradorearen ondoan dago. Makina honek mailegua egiteko autozerbitzua eskaintzen du.

Irakurketa gela: 94 eserleku eskaintzen dira. Mahaiek argindar hargunea eta argi indibiduala dituzte.

Funtsaren kokapena: Hamartar Sailkapen Unibertsala (HSU) jarraitzen dugu liburuen kokapenerako. Literaturaren distribuzioa alfabetikoki egiten da, idazlearen abizenaren lehenengo 3 letrak kontutan hartuta. Nobela, poesia eta antzerkia dugu bertan.