Errebal afariketan

5-7 urteko haurrentzako zerbitzua (HH3, LH1 eta2)

Errebal afariketan

Errebal plazia eraikinean eta Indianokua gaztelekuan burutzen den egitasmoa da.

HELBURUAK:

  1. Haurrak astialdiaz gozatzea modu aktiboan, partaidetzazkoan, sortzailean, osasungarrian eta ongizate emozionalari lagunduz.
  2. Autonomia garatzea, nork bere buruaren antolaketa kudeatzeko gaitasuna lortzea.
  3. Gizarteratze harremanak garatzea.
  4. Aisialdia euskaraz gozatzeko eta bizitzeko eskubidea bermatzea.
  5. Haurrari haurtzaroaz gozatzeko denbora bat eskaintzea.

ORDUTEGIAK eta EGUTEGIA:

  1. HH3koak astean 2 egun. (astelehen-eguasten) edo (martitzen-eguen) Egun bakoitzean ordu bete. Erabiltzaileak aukeratzen du  noiz.

    LH 1 eta 2 astean 2 egun. (astelehen eta eguasten) edo (martitzen-eguen). Egun bakoitzean ordu eta erdi. Erabiltzaileak aukeratzen du noiz.

IZEN EMATEA:

Irailaren 20tik 27ra. Derrigorrezkoa on line egitea.

https://formularioak.eibar.eus/eu/errebalafariketan

TALDEAK:

Astelehen-asteazken edo astearte-ostegun
5 urtekoak 16:45-17:45
LH1 eta LH2 mailak 16:45- 18:15

5 urtekoak: 50€ ikasturte osoa

6-7 urtekoak: 75€ ikasturte osoa