Afariketan

5-7 urteko haurrentzako zerbitzua (HH3, LH1 eta2)

Amañako ludoteka 3

Arrateko Andra Mari ikastetxean, Sansaburu eta Tiburtzio Anitua 27ko lokalean burutzen den egitasmoa da.

 

HELBURUAK:

 

  1. Haurrak astialdiaz gozatzea modu aktiboan, partaidetzazkoan, sortzailean, osasungarrian eta ongizate emozionalari lagunduz.

  2. Autonomia garatzea, nork bere buruaren antolaketa kudeatzeko gaitasuna lortzea.

  3. Gizarteratze harremanak garatzea.

  4. Aisialdia euskaraz gozatzeko eta bizitzeko eskubidea bermatzea.

  5. Haurrari haurtzaroaz gozatzeko denbora bat eskaintzea.

     

    ORDUTEGIAK eta EGUTEGIA:

     

    HH3koak astean 2 egun. (astelehen-eguasten) edo (martitzen-eguen) Egun bakoitzean ordu bete. Erabiltzaileak aukeratzen du non eta noiz.

    LH 1 eta 2 astean 2 egun. (astelehen eta eguasten) edo (martitzen-eguen). Egun bakoitzean ordu eta erdi. Erabiltzaileak aukeratzen du non eta noiz.

     

    IZEN EMATEA:

https://formularioak.eibar.eus/eu/afariketan

5 urtekoak: 50€ ikasturte osoa

6-7 urtekoak: 75€ ikasturte osoa