Udalak liburuak emango dizkio Eibar Palestinarekin kolektibo solidarioari
 
                  Juan San Martin Liburutegiak berrikusi egin du bere funtsa eta erabilera berria emango die ehunka aleri. Liburu-salmentaren etekinak Palestinarekiko lankidetza-proiektuetarako erabiliko dira.
Juan San Martin Udal Liburutegiak bere funts bibiliografikoaren berrikuspena egin du berriki, bere liburu-bilduma eguneratu eta optimizatzeko. Prozesu horren ondorioz, bikoiztuta zeuden edo liburutegiaren egungo beharrizanen parte ez ziren, baina egoera onean dauden ale batzuk Eibar Palestinarekin talde solidarioari bidaliko zaizkio.
Talde honek postu bat jarriko du Eibarko Udalak antolatuko duen Gabonetako Merkatuan, eta bertan salgai jarriko ditu lagatako liburuak. Lortutako etekinak Palestinarekiko lankidetza- eta elkartasun-jardueretara bideratuko dira oso-osorik. Liburu guztiek identifikazio-zigilu bat dute, adierazten duena aleak udal-liburutegitik datozela eta dagoeneko ez daudela bilduman.
Jon Iraola Eibarko alkateak adierazi duenez, “ekimen honek erakusten du Udalak kultur jasangarriatsunarekin eta gure herriaren eredu diren elkartasun- eta lankidetza-balioekin dugun konpromisoa. Pozgarria da Liburutegian jada erabiltzen ez diren liburuek bigarren bizitza bat izatea, eta, gainera, kausa solidario bati laguntzea”.
Eibar Palestinarekin elkartearekiko lankidetzaz gain, liburuek beste xede batzuk ere izan dituzte: zati bat Espainiako Liburutegi Nazionalera bidali da, beste bat Euskadiko Lege Gordailura, eta ale batzuk beste liburutegi batzuetara bidali dira, beren funtsetan sartu ahal izateko. Guztira, 600 liburu baino gehiago laga zaizkio Eibar Palestinarekin kolektiboari datorren Gabonetako Azokan modu solidarioan saltzeko.
Bestalde, Kulturako zinegotzi Andoni Zabalak adierazi duenez, "liburutegiko bildumaren aldizkako berrikuspena beharrezkoa da bilduma eguneratuta mantentzeko, baina, era berean, aukera ematen du liburutegiaren parte izateari uzten dioten materialei balio sozial erantsia emateko. Kasu honetan, gainera, irakurketa, birziklapen kulturala eta nazioarteko lankidetza sustatzen dira".
 
                   
                   
                  