Udal liburutegiak bat egin du Ignacio Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrenaren ospakizunekin.

Erretratua

Reina Sofia Arte Museo Nazionala. © Zuloaga, VEGAP, Eibar, 2020

2020/12/02

Ignacio Zuloaga, jaiotzaren 150. urteurrena interesgunea

Udal liburutegiak bat egin du Ignacio Zuloagaren jaiotzaren 150. urteurrenaren ospakizunekin.

Horretarako, margolariari buruzko liburutegiko bildumako hainbat monografia eta haren obra eta bizitzaren inguruko aldizkarietako artikuluak aukeratu ditu. Horiekin guztiekin, interesgune bat kokatu du sarreran, non Eibarko margolaria omentzen den.

Aukeratutako bibliografia hemen kontsultatu ahal da, eta edozein liburu edo artikulu eska dakieke liburutegiko langileei mostradorean.

Azaldutako funts bibliografikoaz gain, Reina Sofia Arte Museo Nazionaleko koadro baten erreplika ere erakusten da, Ignacio Zuloagak margotua.

Yraolagoitia liburudendan liburuak erosteko 50 euroko bonoaren zozketa.

Herriko merkataritzaren ekimenarekin bat eginez, Liburutegian ere zozketa batean parte hartu ahal izango da, interesgunea ikustera hurbiltzen diren eta ikusgai dagoen koadroa zein den asmatzen duten guztien artean. Abenduaren 23an egingo den zozketaren irabazleak 50 euroko bonoa eramango du liburuak erosteko.

etiketak: Ignacio Zuloaga