San Andres XXVII. Bakailao lehiaketa

2019/10/31

Eibarko Udalak XXVII. Bakailao lehiaketa antolatu du, Alkorta Anaiak, Solera Eibarresa eta SOC. COOP. Virgen de la Estrellaren (MAIMONA) laguntzarekin.

Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte lehiaketa honetan. Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du.

Izena emateko epea 2019ko azaroaren 4ean hasiko da eta azaroaren 14an arratsaldeko 14:30ean amaituko da.

Lehiaketan parte hartzeko izena emateko bideak:

  • Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Gehien jota 50 bikote. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko partehartzaile-kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bidez egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan azaroaren 15ean, 11:00etan.

Oinarriak kontsultatu nahi badituzu bertan klikatu.

Animatu! Primeran pasako dugu!