Robotika tailerrak (2023-01)

2023/03/07

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko eta Aste Santuko oporretan egingo da. Aurrematrikula egiteko epea 2023ko martxoaren 10etik 24ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat dira.

Pakete sailkatzailea: LH 3. ETA 4. MAILAKOENTZAT:

  • Apirilak 3, 4 eta 5. Ordutegiak: 10:30-12:00 eta 12:15-13:45.
  • Apirilak 11, 12, 13 eta 14. Ordutegiak: 10:30-12:00 eta 12:15-13:45
  • INDIANOKUA gaztelekuan

Bideojolasak programatu. LH 5., 6., DBH 1. eta 2. MAILAKOENTZAT:

  • Apirilak 3, 4 eta 5. Ordutegiak: 10:30-12:00 eta 12:15-13:45..
  • Apirilak 11, 12, 13 eta 14. Ordutegiak: 10:30-12:00 eta 12:15-13:45
  • INDIANOKUA gaztelekuan

Ikastaroaren prezioa:

Apirilaren 3, 4 eta 5eko txandak

  • Eibarren erroldatutakoak 9.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 18

Apirilaren 11, 12, 13 eta 14ko txandak

  • Eibarren erroldatutakoak 12.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 24

Ikastaroaren ordainketa: Ikasleei matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko zaie, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: txanda bakoitzean, gutxienez 5 haur, gehienez 15 haur.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoaren 10etik 24ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/robotika2023-01

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da.

Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), 2023ko martxoaren 27an.

Izena eman duten pertsonen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: 2023ko martxoaren 28an, 10:00etan. Zozketa era honetan egiten da:

  1. Zozketa egin aurretik tailer eta txanda bakoitzean izena eman duten pertsona guztiekin zerrendak egiten dira alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  2. Zaku batean eskatzaile adina zenbaki sartzen dira, eta taldeko gehieneko plaza adina bola ateratzen dira.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrendak egingo dira. Zerrenda horiek PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus), egongo dira 2023ko martxoaren 29an, 12:00etatik aurrera. Zerrenda horiek argitara ematen diren unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. 

Aurre-inskripzioen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko inskripzioa egin behar da, ondoren adierazten den dokumentazioa tailerra egiten den lehen egunean aurkeztuz:

  • Robotika tailerretan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta tailerrera joango den adingabearen aitak, amak edo tutoreak sinatuta.

  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleak matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.

Oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.

Informazio gehiago: 943 708 435 telefonoan.