Programazioa KODU Game Lab

2018/03/23

Eibarko Udalak programazioaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. KODU Game Lab tailerretan izena emateko epea 2018ko apirilaren 3tik 10era bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

KUDO Game Lab programazioa

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (euskaraz):

Apirilak 14, 21 eta 28

1. txanda: lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak. Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

2. txanda: lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 27 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 45 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2018ko apirilaren 3tik 10ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.